KULTURA ELKARTRUKEAK
KULTURA ELKARTRUKEAK

Artea ikasbide ekimenaren bidez, ikasturte bakoitzean Lehen Hezkuntzako bi ikastetxe publikotako bi ikasgelen arteko kultur hartu-emana proposatzen da, bata Euskal Herrikoa eta bestea New Yorkekoa.

Deialdi honetan, Sestaoko (Bizkaia) Kueto ikastetxeko eta New Yorkeko Queens auzoko Ridgewood PS 88 ikastetxeko partaideek e-posta bidezko harremana izan zuten sei astez, eta beren proiektu artistikoen informazioa eta argazkiak trukatu dituzte, bai eta beren ingurunea ezaugarritzen duten edo ohikoak diren beste zenbait elementu ere.

New Yorkeko ikasleek Joanna Warren artistarekin lan egin zuten, eta material akrilikoez eta akuarelaz haientzako leku bereziak zirenak margotzen ikasi zuten. Bestalde, Sestaoko Kueto ikastetxean Jorge Rubio artistaren proiektuaren helburu da bere hurbileko ingurunea islatzea informatikako material eramangarriarekin lanak eginez: tableta digital bat.

Talde bakoitzak beste taldea ezagutzeko eta bi hirietako Guggenheim Museoak alderatzeko jakin-min handia izan zuen. New Yorkeko taldeak euskarazko eta gaztelaniazko hitzak ikasi zituen eta Euskal Herriko taldeak ikasle estatubatuarren familien jatorri anitzaren berri izan zuen. Hartu-eman honi esker, beraz, beste zenbait gaitasunen artean, ingelesaren erabilera eta komunikatzeko eta deskribatzeko gaitasuna lantzen dira.